2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

BAINA, ZER DIRA IPUINAK?


Ipuina gertaera batzuen segida duen kontakizun laburra da, trama zuzen eta errazekoa, non denbora, espazioa eta ekintzak estuki lotuta dauden. Etimologikoki hitz erabiliena ipuin da baina euskaraz ipuinei erreferentzia egiteko beste hitz batzuk daude: elezahar, kontu, kontakizun, istorio, abentura, eleberri, narrazio, nobela... 

Ezagutzen ditugun ipuin zaharrenak Egiptotik datozkigu eta KA 2000. urte inguruan idatzi zituzten. Haietako asko azkenengo urteetan aurkitu eta argitaratu ditzute arkeologoek. 
Ipuin hitza entzuten dugunean berehala datozkigu burura umeentzako ipuinak: iratxoak, maitagarriak, ogroak... era guztietako magiaz josita. Hala ere, ipuin magikoak ez ziren jatorriz haurrei kontatzeko istorio goxoak, kontakizun krudelak baizik.

Ipuin guztiek forma zehatz bat daukate, sarrerak, garapenak eta ondorioak osatzen dute kontakizuna. Sarrera pertsonaien eta istorioa garatzen den tokiaren aurkezpena edo deskribapena da. Garapenean arazoa jazotzen da, gertaeren multzoa da. Ondorioan istorioaren konponbidea azaltzen da.


Bi motatako ipuinak ezagutzen ditugu: ipuin tradizionalak eta ipuin literarioak. Lehenengoak oso zaharrak dira eta anonimoak direnez ahotik ahora igorri dira urteetan zehar. Bigarrenetan, berriz, egilea ezaguna da eta modu idatzian transmititzen dira. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina