2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

IPUINEN GARRANTZI HEZITZAILEA

Tradizionalki ipuinak bakarrik erabiltzen ziren ikasgelan giro lasaia sortzeko eta umeen atentzioa lortzeko. Baina gaur egun, ipuina Haur Hezkuntzan erabiltzen den tresna garrantzitsuenetariko bat da. Informatzeko, hezitzeko eta ikasteko balio du. Gainera, umeen irudimena, sormena eta jakin-mina estimulatzen ditu. 

Haurrek ipuinetan beraien arazo pertsonalen konponbideak aurkitu ditzakete hauen bidez eguneroko bizitzako egoerak,sentimenduak, baloreak... erakutsi ahal dizkiegulako. Honen bidez lortu dezakegu umeek ipuineko irakaskuntzez etekina atera dezatela modu inkontziente, dibertigarri eta hezitzaile batean. Ondorioz, umeen garapen osoan laguntzen du. 

Ondoren, ipuinak hezkuntzan eskaintzen dituen baloreak eta baliabideak izendatuko ditut:
  • Umeen arreta eta kontzentrazioa garatzen du.
  • Sormena eta irudimena estimulatzen ditu.
  • Testu idatziekiko gustua esnatzen du eta irakurketarekiko jarrera positiboa garatzen du.
  • Tentsioak liberatzen ditu.
  • Garapen emozionala eta soziala indartzen ditu.
  • Beldurra, frustrazioa eta nahiak besalako sentimenduak identifikatzen ditu. 
  • Hizkuntzaren lorpenari eta garapenari fabore egiten dio umeen hiztegia aberastu eta handitzen duen bitartean. 
  • Segurtasuna eta konfiantza sustatzen ditu. 
  • Mesedegarria da ahozko expresioa eta hitz-jarioa lantzeko. 
  • Enpatia edo beste pertsonen lekuan jartzeko gaitasuna garatzen ditu. 

Testu honetako informazioa ondorengo helbide honetan aurkitu dut: http://es.slideshare.net/marimatraka/importacia-de-los-cuentos-en-educacion-infantil

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

IKUS-ENTZUNEZKO IPUINAK

Gaurkoan ipuinak kontatzeko beste modu bat dakart: ikus-entzunezko ipuinak. Ipuin mota honetan bideoen bidez umeek ipuinak entzun eta ikusten dituzte.

Internet-en kuxkuxeatzen ibili naiz eta mota honetako ipuin ugari aurkitu ditut, aukera askotako istorioak aurkitu daitezke euskaraz. Bereziki gustatu zait youtub-eko kanal bat, “aneluken” izenekoa kalitate oneko kontaketa upari daudelako.



Nik, bertatik, hurrengo hiru ipuinak aukeratu ditut: Marikanela, Koxmeren gezurrak eta Artzain gezurtia. Ikusi ahal izango duzuen bezala hiru ipuinak gezurren ingurukoak dira. Gaia hau umeekin lantzeko interesgarria delako erabaki ditut ipuinok, beraz, ipuinen bidez didaktikotasuna landu daitekeela ikusiko duzue. 

Marikanela




Artzain gezurtia



Koxmeren gezurrak


Oharra: bideaok txertatzerakoan arazoak izan ditut erabiltzaileak ez zituelako youtube-en aurkitzen, horregatik, nire ordenagailura deskargatu ditut eta bertatik igo ditut. Beraz, bideo hauek ez dira nireak eta egilearen bideo gehiago ikusi nahi badituzue bere kanalera jo: albaluken

BAINA, ZER DIRA IPUINAK?


Ipuina gertaera batzuen segida duen kontakizun laburra da, trama zuzen eta errazekoa, non denbora, espazioa eta ekintzak estuki lotuta dauden. Etimologikoki hitz erabiliena ipuin da baina euskaraz ipuinei erreferentzia egiteko beste hitz batzuk daude: elezahar, kontu, kontakizun, istorio, abentura, eleberri, narrazio, nobela... 

Ezagutzen ditugun ipuin zaharrenak Egiptotik datozkigu eta KA 2000. urte inguruan idatzi zituzten. Haietako asko azkenengo urteetan aurkitu eta argitaratu ditzute arkeologoek. 
Ipuin hitza entzuten dugunean berehala datozkigu burura umeentzako ipuinak: iratxoak, maitagarriak, ogroak... era guztietako magiaz josita. Hala ere, ipuin magikoak ez ziren jatorriz haurrei kontatzeko istorio goxoak, kontakizun krudelak baizik.

Ipuin guztiek forma zehatz bat daukate, sarrerak, garapenak eta ondorioak osatzen dute kontakizuna. Sarrera pertsonaien eta istorioa garatzen den tokiaren aurkezpena edo deskribapena da. Garapenean arazoa jazotzen da, gertaeren multzoa da. Ondorioan istorioaren konponbidea azaltzen da.


Bi motatako ipuinak ezagutzen ditugu: ipuin tradizionalak eta ipuin literarioak. Lehenengoak oso zaharrak dira eta anonimoak direnez ahotik ahora igorri dira urteetan zehar. Bigarrenetan, berriz, egilea ezaguna da eta modu idatzian transmititzen dira. 



2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

NABAR, HARTZ IPUINLARIA

Internet-en ibili ondoren web horri interesgarri bat aurkitu dut: Nabar, hartz ipuinlaria.



Bertan, munduko herri desberdinetako pertsonaien ipuin bilduma aurkitu daiteke. Bilduma honetan ipuinak sei hizkuntza desberdinetan entzun eta irakurri daitezke: aragoiera, katalan, ingelera, espainiera, euskara eta frantsesa. Beraz, ipuinak irakurtzeaz aparte entzuteko eta deskargatzeko aukera interesgarria ematen du. 

Hor doa web-horria: Nabar, Hartz ipuinlaria 



ZELAN KONTATU IPUINAK

Edonork hartu dezake momentu bat ipuin bat kontatzeko edo sortzeko. Momentu eta leku aproposak erabakitzeak kontaketa atseginagoa egingo dute. Horregatik, ipuin bat kontatzerako orduan elementu batzuk kontuan hartu behar dira eta hemen elementu horietariko batzuk zerrendatu ditut:
·         Irakurtzen duenarentzat, eta baita entzuten duenarentzat ere, leku eroso bat erabaki, irakurtzeko ondo argiztatua.
·         Umearen iritzia kontuan hartu ipuina edo gaia erabakitzerako orduan. Horrela, hasieratik egongo da inplikatuta eta bere gustuak eta interesak ezagutuko ditugu.
·         Modu animatuan kontatu istorioa, intonazio onarekin eta alaitasunez, ahotsa aldatzen joanez pertsonaiekin batera, keinuak egiten eta onomatopeiak erabiltzen beharrezkoa denean. Guzti onek umearen atentzioa deitzen lagunduko du.
·         Istorioa aurrerantz doan heinean umearen erreakzioei erreparatu. Pausak egin zerbait azaltzeko edo mezua ulertzen dagoela ziurtatzeko.
·         Umeak irakurtzen badaki egun batzuetan berak egin dezake irakurketa. Baita ere gomendagarria da entzunezko ipuinak aditzea eta komentatzea.

·         Ipuinarekin amaitzerakoan umeari honi buruz galderak egin.

Testu hau web horri honetatik atera dut: http://www.literaturasm.com/Consejos_para_contar_cuentos.html