2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

MARIPUZKER



Gaur, ipuin berri bat ekarriko dizuet nire txokora. Ipuin honek Maripuzker du izena eta Mitxel Muruak idatzita dago. Ipuinak Maripuzker neskatilaren komeriak kontatzen ditu eta gai entretenigarria duenez umeei asko gustatzen zaie.


Hurrengo sarreretan azalduko dudan bezala, umeentzako ipuinak entretenigarriak eta beraien interesa piztekoak izan behar dira istorioan hobeto sartzeko. Beraz, gai barregarriei buruzko ipuinek (kasu honetan puzkerrak) arrakasta gehiago izango dute.

Ipuin hau hobeto ezagutzeko eta Maripuzkerren munduan sartzeko istorioaren hasiera usten dizuet zuen interesa pizteko, espero dut zuen gustukoa izatea, hor doa Maripuzker:

Behin bazen neska alai bat puzker asko botatzen zituena; horregatik Maripuzker deitzen zioten denek.
        Behin, festa batera joan zen Maripuzker, eta dantzan ari zela puzker handi batek ihes egin zion:
        -PRRRRROUMM!
        Jende guztiak dantza egiteari utzi, eta berari begira jarri zen. Maripuzkerrek, lotsa-lotsa eginda, esan zuen:
        —Ai, ama!, hau lotsa! Nahiago nuke munduko ipurdian banengo!
        Hori esan zuenean, burua bueltaka hasi zitzaion Maripuzkerri, eta bera konturatzerako munduko ipurdian agertu zen.
        Munduko ipurdian puzkerrak bizi ziren, noski. Bazen han puzker gorri bat, beste guztiak baino gizenagoa eta handiagoa zena: puzkerren kapitaina.
        Maripuzker negarrez ari zen dena beldurtuta. Puzkerren kapitainak hala ikusi zuenean, goxo-goxo galdetu zion:
        —Zer egiten duzu zuk hemen?

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

SARRERA

Ongi etorria guztiei! 

Irakasle-eskolako 2. mailako ikaslea naiz UPV/EHU-n eta blog honen bidez ipuinen inguruko informazio interesgarria, bideoak, artikuluak... helaraziko dizkizuet. Ipuinen mundua nahiko ezaguna da guztientzat eta horregatik blog honekin informazio osagarria edo interesgarria helduaraziko dizuet, hala nola, ipuinak zelan kontatu, zein ipuin mota dauden, zelan piztu umeen interesa ipuinak kontatzerakoan eta abar.

Gainera, honetaz aparte, noizbehinka adin desberdinetako umeentzat interesgarriak izan daitezkeen ipuinak aipatuko edo eskegiko ditut. Ipuin hauek ikasgelan edo etxean irakurtzeko erabili ahal izango dira eta didaktikoak izan daitezen ipuion gaiak eta tramak aldatzen joango naiz.

Espero dut blog-a zuen gustukoa izatea eta guztiok batera asko ikastea, beraz, aurrera ipuin kontalariak!