2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

PENTSATZEKO IPUINAK II

AMAREN BULARRARI BI BERTSO, LAZKAO TXIKI

Maitasunezko bi iturritxo
bularra edo petxuak,
ama nereak eman zizkidan
bere maitasun itxuak,
neregatikan zer egin zuen
nere amatxo gaixuak:
maitetasuna urtuta eman
halako trago goxuak.
Bularra eman eta ondoren
han hasi ohi zan kantuan,
nere burua erdi lotan nik
han jartzen nuen orduan.
Nere amatxo maitagarria
egongo zera zeruan,
haundia hazi ez banaiz ere
ahalegin egin zenduan
Pentsatzeko ipuinak


2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

PENTSATZEKO IPUINAK I

Mikroipuin herrikoia

Baziren behin bi ume ur izoztuaren gainean patinetan zebiltzala.
Arratsalde euritsu eta lainotua zen, baina haurrek kezkarik gabe jolasten zuten
Bat-batean, izotza puskatu eta haurretako bat uretara erori zen.
Beste haurrak, uretara erori zena itoko zela ikusita, harri bat hartu eta izotzari kolpeka hasi zen, izotza puskatu eta bere laguna atera zuen arte.
Suhiltzaileak iristean eta gertatutakoa ikusi zutenean, zera galdetu zuten:
– Nola egin du? Izotza oso lodia dago, ezinezkoa da harri horrekin eta hain esku txikiekin puskatu izana!
Une horretan agure bat agertu eta esan zuen:
– “Nik badakit nola lortu duen”…
– “Nola?”.Galdetu zioten agureari. Eta honek erantzun:
– “ETZEGOEN BERE ONDOAN INOR, EZINGO ZUELA EGIN ESAN ZIONIK”.



Pentsatzeko ipuinak

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

"CUENTOTERAPIA"

Gaurkoan ipuinek izan dezaketen erabilera oso positibo bat dakart: cuentoterapia. Terapia honen bidez ipuinak erabiltzen dituzte umeei laguntzeko eta izan ditzaketen arazoak konpontzeko. Jarduera mota hau oso interesgarria izan daiteke eta horregatik ondoren esteka, artikulu, bideo... ugari txertatuko dizkizuet gai honen inguruan ikasten jarraitu nahi baduzue.