ASTEKARIA

2014/10/23
Gaur klasea hasi bezain pronto bloga zabaldu dugu. Hainbat sarrera egin ditugu bideoak, irudiak... txertatzen. Ondoren astekari hau betetzeko orrialdea sortu dugu.
Nire bloga ipuinei buruzkoa izango da eta gai honeninguruko bideoak, artikuluak, informazioa, ipuinak... sartuko ditut. Blog honen eta hezkuntzarekin lotutako veste edozien blogen bidez ikasleek, irakasleek eta familiaek asko ikasi dezakete, harremanak hobetu ditzakete... Gainera, umeek sortutako bloga bada IKT-ak erabiltzeko veste herramienta bat lortuko dute.

 
2014/10/24 
Gaur atzo sortutako bloga egiten jarraitu dugu, etiketak, estekak, ordua... gehituz.  Lehenik erloju bat txertat dugu Clock Line-en bidez eta ondoren gure ikaskideen blogekiko estekak txertatu ditugu gure blogaren eskuinaldean.
Azkenik, denbora librea izan dugu gue bloga osatzeko eta sarrerak egiteko. Nik nire lehenengo sarrera prestatu dut vaina amaitzeko denborarik ez dudanez izan datorren astean igoko dut blogera.


2014/10/30
Gaur, hasierako orduan blogaren inguruan lan egiten jarraitu dugu. Bertan Creative Commonsen baimena eta Hezkuntza Saileko berriak jasotzeko feeda txertatu ditugu. Bestetik gure blogerako interesgarriak izan daitezkeen beste blog batzuetako informazioa biltzen aritu gara.
Ondoren, blogek hezkuntzan duten aplikazio didaktikoa aztertu dugu. Horretarako, bakarka hezkuntza blog desberdinak aztertu, ikusi eta landu ditugu. haien erabilera, antolaketa eta funtzionamenduaren inguruan hausnartzeko. Jarduera hau oso aberasgarria izan da, blogek hezkuntzan dituzten erabilera anitzak ikusteko balio izan zaigulako.

 
2014/10/31
Gaur, aurreko egunean bakarka bilduriko blogen aplikazio didaktikoari buruzko informazioa taldera eraman dugu eta bertan ideia nagusienak aukeratu ditugu. Horren ostean, bubbl aplikazioa erabiliz ideia horiek eskema batean antolatu ditugu eta gero euskarri digital hori erabili dugu gure azalpena emateko ikaskideen aurrean.
Aplikazio berri honen erabilera ezagutzea ondo etorri zaigu, aurrerantzean gelan egin beharreko azalpenetan berau erabili dezakegulako.


2014/11/13
Gaurko egunean, Wordaren inguruan  aritu gara. Egin beharreko jarduera ondare kulturalari buruz zihoan lan idatzia ondo antolatzea izan da. Horretarako, Wordeko hainbat baliabide desberdin ezagutu ditugu.
Hain zuzen, aurrerantzean ditugun bestelako lanak egokitasunez idazteko oso baliagarria izan zaigu. Izan ere, nahiz eta Word urte askoz erabiltzen egon, egin daitezkeen beste hainbat elementu oso baliagarri eskuratu ditugu. Hala nola, estekak, merkadoreak, iruzkinak etab. Beraz, aurrerantzean horiek erabili ahal izango ditugu gure lan idatzietan.

2014/11/14
Gaur hausnarketak egin ditugu gai desberdinen inguruan:
·         Landutako lehenengo gaia “Taldeen abantailak eta desabantailak” izan da. Honen inguruan azaldu dugu taldean lan egiteak abantaila nagusi bat duela (ikuspuntu desberdinak daude) baina, bestalde, desabantaila ugari aurkitu ditugu. Horien artean hurrengoak aipatzekoak dira: taldekideek ez dute lan egiten, beti egongo da lan gutxiago egingo duen kide bat; erabakiak hartzeko zailtasuna kide asko eta iritzi asko daudelako; konpenetrazio arazoak…
·         Irakurri dugun bigarren testua “Los jetas y los pasotas” izan da. Bertan azaltzen zen talde askotan dauden “jeta” eta “pasota”-ei nola egin aurre. Irtenbide horietako bat arazoak ematen dituen kidea taldetik botatzea da baina guk uste dugu erabaki hori hartzea oso zaila dela. Guztiok izan dugu talderen bat non kide batzuek ez zuten lan egiten baina taldekide horiek botatzea zaila egiten zaigu.
 

2014/11/20
Gaur bi jarduera egin ditugu: Lehenik eta behin proiektuaren egoeraren azterketa egin dugu eta horretarako bertan parte hartzen duten elementu nagusiak mapa kontzeptual batean batu ditugu. Mapa horretan arazoan eragina izan duten faktoreak izendatu eta erlazionatu ditugu arazoa argiago egon dadin.

Ondoren, gaiaren inguruko hipotesiak atera eta azaldu ditugu. Gure ustez arazoa zergatik sortu den aztertu dugu eta hau nola konpondu daitekeen. Horretarako irtenbide zerrenda bat sortu dugu.
Azkenik, dokumentua Sites-era igo dugu.
Egindako lan honekin konturatu naiz IKT-ek ikasgelan duten garrantziaz vaina baita ere ikasi dut hauek aplikatzea nahiko zaila dela.
 

2014/11/21
Gaur egindako jarduerak ondorengo hauek dira:

Lehenengo, gaitasun digitalari buruzko mapa kontzeptual bat osatu dugu. Horretarako, informazioa bilatu dugu, bideoak ikusi ditugu… Mapa kontzeptual hau popplet programarekin sortu dugu. Programa honek eskema eta mapa kontzeptual sinpleak egiteko aukera ematen du.
Ondoren, gaitasun digitalaren inguruko informazioa batu dugu eta gure sites-ean txertatu dugu.

2014/11/27
Gaur taldekide bakoitzak indibidualki egin du lan. Lehenengo internet-en IKT-ek eskolan duten aplikatasunari buruzko informazioa batu dugu eta taldekide bakoitzak web-orri bati buruz fitxa bat bete du. Fitxa horretan web-aren diseinua, edukia, antolaketa… azaltzen dira.
Ondoren, aman komunean jarri dugu taldekide bakoitzak batutakoa.
2014/11/28
Gaur aztertutako materialak komunean jarri ditugu eta lantzen gauden eskolako egoera birdefinitu dugu. Azaldu dugu eskolako ingurua, non dagoen kokatuta, ikasleak, eskolako materialak… Honen ostean hiruron artean hitz egin dugu eta zehaztu dugu zer egingo dugun IKT-ak ikasgelan sartzeko, ideia zerrenda bat idatzi dugu eta hauek pixkanka-pixkanaka azaltzen joan gara.

2014/12/11
Gaur, pasaden egunean sortutako materialen zerrenda aztertu dugu eta IKT-ak gelan txertatzeko ideiak garatu ditugu. Modu honetan, baliabide bakoitzaren erabilpenaren azalpena egin dugu eta ondoren zein arlotan erabiliko genukeen finkatu dugu. Gainera, material horien edukiak eta helburuak sortzen hasi gara eta umeek izango luketen blog hipotetiko bat sortu dugu.

 2014/12/12
Gaur, zortzigarren ematekoarekin jarraitu dugu. Lana bukatzen ahalegindu gara hurrengo egunean aurkezpena prestatu ahal izateko. Modu honetan helburu eta edukiak orokorrean finkatu ditugu eta lana gainetik ia-ia bukatu dugu, azken errepasoaren zain.

2014/12/18
Gaur gure ikaskideek aurkezpenak egin dituzte eta ondoren gure biharko aurkezpena prestatzen ibili gara.
 
 
 
 
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina